Irla bat txirrindulan ibiltzeak badu halako xarma bat, jostailuzko lurralde bat ezagutuz ilusioa piztu egiten da. Itsasertzeko ortzemugari so, pentsamenduei hegan egiten utzi eta izarrei begira lokartu. Kanariar uharteek, edo horietako batzuk behintzat, aukera hori eskeintzen dute. Egun batzutan neguari muzin egin eta afrikar eguzkiak larruazal zuritua iluntzen uztea ohitura polita da.
Aukeratutako ibilbidearen zatirik haundiena lurrezko pistetatik egin dut, asfaltoa arriskutsua da oso errepide nagusian turistaz lepo bait dago eta ziztu bizian igarotzen diren bertakoez... komentariorik gabe. Dena den mapa on batekin errepide nagusia ekidin daiteke.